Debegesak KONTABILITATE PLAN OROKOR BERRIAri buruzko beste ikastaro bat antolatu du urtarrilerako

1970-01-01 Iruzkinik ez

Ikastaroa Debabarreneko enpresetako administrazio-arduradunei zuzendua dago eta DEBEGESAn (Eibar) hartuko du leku urtarrilean. 5 orduko bi lan-saio hauetan plan berriak ekarriko dituen berrikuntzen gainean jardungo dira.

 

5 puntu ditu egitarauak: kontabilitate araudiaren berrikuntzak, kontabilitate-plan berriaren marko kontzeptuala, epigrafeen berrikuntzak, urteko kontuak egiteko arauak eta merkatal inplikazioak nahiz fiskalak.

 

Ikastaroak alderdi teorikoa nahiz praktikoa du. Parte-hartzaileek teoria biltzen duen eskuliburua jasoko dute, gerora ere kontsulta-iturritzat erabil dezaten. Ikastaroa Eraginkor aholkulartiza enpresak eskeiniko du.

 

Ikastaroan parte hartu nahi duenak 120 euro (BEZ barne) ordaindu beharko ditu. Izena eman nahi duenak Debegesara dei dezake (943820110) eta Cristina Zumetagatik galdetu. Horrekin batera, mezua ere bidal dezakete pymes@debegesa.com helbidera. Taldea osatu bezain laster jakinaraziko da ikastaroaren egun zehatza.