Debegesak langabezian diren 50 urtetik gorakoen artean enplegua sustatuko du hainbat ikastaroren bidez

2010-12-02 Iruzkinik ez

Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Irlanda eta Erresuma Batuko hiru
erakunde europarrekin batera elkarlanean, proiektu pilotua jarri du abian Debabarreneko
eskualdean, ITILEE izenekoa (Enpresa eta Enpresa Izaerari buruzko Belaunaldi
arteko Ikasketa/Inclusion Through Inter-generationaL
Learning about Enterprise and Entrepreneurship
).

Zehazki, “ERAIKI
ZURE ETORKIZUNA” izena duen heziketa-plana gauzatuko du langabezian diren eta
jarduera profesional bat abian jarri nahi duten 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua.

Vanesa
Hortas Debegesako teknikari eta proiektuaren arduradunetako baten hitzetan, “50 urtetik gorako pertsona batek pentsa
dezake langabezian egotea gaindiezina den egoera dela berarentzat. Honek
haserrea eta sumindura, autoestimu arazoak edota norbere buruari errua egoztea
eragin ditzake. Horregatik, garrantzitsua da haien balioa aitortzea, lanpostua
galdu arren, gaitasun berberak, lan eskarmentua eta jakituria badituztela
”.

Azken
datuen arabera, Debabarreneko eskualdean 4.000 pertsonatik gora dago lanik
gabe, langabezia tasa %12,4an kokatuz, Gipuzkoako tasa orokorra baino %1,5
altuago (%10,9). 4.000 langabe horietatik 800 inguru 45 urtetik gorako
gizon-emakumeak dira. [1]

Horrela, “Eraiki
zure Etorkizuna” programa adineko langabeei laguntzeko izan da sortua, beraien
gaitasun profesionalak garatzeko modurik egokiena zein den aztertu eta norbere
kabuz lanean hasi edota ekintzaile gazteen aholkulari bihur daitezen.

Hurrengo
hilabeteetan, beraz, Debegesak honako plan hezigarria jarriko du abian, ikastaro
ezberdinez osaturik eta hiru pausotan banatua:

 

  • LEHENENGO PAUSOA: AZTERKETA ETA AUTOAURKIKUNTZA. Abenduak
    15 eta 16; urtarrilak 12 eta 13.
  • BIGARREN PAUSOA:  METODOA
    ETA PROZESUA
    . Urtarrilak 27 eta28.
  • HIRUGARREN PAUSOA: ENPRESA IKUSPEGIA. Otsailean.

“Eraiki
zure Etorkizuna” programan parte hartzeko interesa dutenek, abenduaren 10a
baino lehen
Debegesarekin harremanetan jarri beharko dute 943 82 01 10
telefonora deituz edota ekintzale@debegesa.com
helbidera idatziz.



[1] Iturria: INEM  Egileak: Lan-merkatuaren behatokia. EGAILAN S.A eta DEBEGESA (2010eko iraila)