DEBEGESAk udal ordezkariei aurkeztu die Energiaren eskualdeko Behatokia
Pasa den otsailaren 8an egin zen Debegesan Energiaren Eskualdeko Behatokiaren aurkezpena eta bertan izan ziren Debabarreneko udal ordezkariak.
Bileran Behatokiaren ezaugarri eta xehetasunak azaldu ziren. Finean, informazio energetikoaren kudeaketarako software bat da. Erreminta honek fakturazio egokia kontrolatzea, hornidura energetikoen kontratazioa hobetzea, eskualdeko plataforma bakar batean sartutako udalerrietako eraikin eta argiztapen publikoko koadro guztiak erregistratzea eta horien portaera aztertzea ahalbidetuko du. Gainera, eskualdeko udalerri bakoitzaren kontsumo energetikoari buruzko informazioa herritarren eta eragile ekonomiko eta sozialen eskura jarriko da webgune batean.
Energiaren Eskualdeko Behatokiarekin murrizketa hirukoitza lortu nahi da: kontsumo energetikoa (kWh), faktura energetikoaren gastua (€) eta Berotegi-efektuko Gasen isuria (BEG) modu jarraitu eta sendotuan. Martxo amaierarako funtzionamenduan izatea aurreikusten da.
Egitasmo hau bat dator Debabarreneko Jasangarritasunerako 2012-2020 Ekintza Planarekin, eta bertan jasotzen diren jasangarritasun irizpide nagusiekin 8eraginkortasuna, informazioa, parte-hartzea, planifikazioa eta ebaluazioa).