Debegesak urtarrilaren 23an ipiniko du martxan lan arriskuen prebentziorako ikastaroa

2012-01-13 Iruzkinik ez

 

Datorren urtarrilaren 23an ekingo dio Debegesak lan arriskuen prebentziorako ikastaroa eskaintzeari, eraikuntza-sektoreko langileei eta eraikuntzan lan egiten duten metal-sektoreko langileei (elektrizista, iturgin…) zuzenduta.

 

Ikastaroa semipresentziala izango da, 60 ordukoa. Ikasgai presentzialak hiru egunetan zehar eskainiko dira Debegesak Eibarren duen egoitzan, urtarrilaren 23an hasita. Hurrengo bi saioak data hauetan eskainiko dira: urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an.

Ikastaro honen bitartez, enpresek Enpresa Akreditatuen Erregistroan inskripzioa berritu ahal izango dute. 32/2006 Legeak, Eraikuntza Sektorean Azpikontratatzea erregulatzen duenak, exijitzen du, beste baldintza batzuen artean, enpresa kontratatzaile eta azpikontratatzaileek Enpresa Akreditatuen Erregistroan EAE  (4.2.b. art.) inskribaturik egotea, baldin eta eraikuntza-sektorean, azpikontratatze-prozesuan, parte hartu nahi badute.

Era berean, Prebentzio-zerbitzuen Arautegiko 35. artikuluan ezarritako zereginak burutzeko eta Prebentzio Baliabide moduan jarduteko ahalmena eskainiko die.

Halaber, Eraikuntzako Txartel Profesionala lortzeko baliagarria da ikastaroa. Hain zuzen, erreminta baliosa eta lan-arriskuen prebentziorako prestakuntzarekin oso lotua dagoena; eraikuntza sektoreko langile eta eraikuntzan diharduten metaleko langileak beharturik daude edukitzera.

Ikastaroa eraikuntzako Lan Fundazioak  (ELF)  eta Enplegu Kualifikazio
eta Prestakuntzarako Metaleko Fundazioak (PMF) homologatua dago.

 

Lanean diharduten langileentzat diru-laguntza jasotzeko aukera dago. Ikastaroa egiteko interesa dutenek urtarrilaren 19a baino lehen eman behar dute izena. Informazio gehiagorako 902 106 205 telefonora dei dezakete (Lorena).