Debegesako Mentore Sarearen bilera
Debegesako Mentore Sareak gaur egin du bilera Garapen Agentziaren egoitzan, Mentoring Programaren baitan aurrera eramaten ari diren prozesuen jarraipena egiteko helburuarekin. Sarea osatzen duten 6 mentoreek ezagutzak, esperientziak eta metodologiak partekatu dituzte bileran.
Debegesako Mentoring Programa Debabarrenean ekintzaileei laguntza eskaintzeko egitasmo gisa eratu da eta helburu nagusiak honako hauek dira:
- Proiektu berritzaile edota singularrak abiarazteko laguntza eskaintzea.
- Lehendabiziko urteetan ekintzaileei bidea erraztea.
- Gazte ekintzaileak profesionalki hobetzen laguntzea.
- Esperientzia profesional nabarmena duten pertsonen ezagutza aprobetxatzea.
- Belaunaldi arteko harremanak bultzatzea.
Egun Debegesako Mentore Sareak eskualdeko bi proiektu ditu eskuartean, duela gutxi sortutako ekimenak biak ere, hala nola, Elgoibarko Gesgune eta Mutrikuko Yanarte. Halaber, proiektu berriak mentorizatzen hasteko asmoa agertu dute gaur.
Programan parte hartzeko interesa dutenak Debegesarekin jar daitezke harremanetan ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.