Dibertsifikazioari buruzko jardunaldia eskualdeko mikroenpresentzat

2015-02-16 Iruzkinik ez

Jardunaldi honen helburua da enpresaren negozio-lerroak zabaltzearen garrantzia estrategikoa aztertzea, bai produktu berriekin (produktuaren dibertsifikazioa) baita merkatu berriekin ere (nazioarteko dibertsifikazioa).

Erronka honi erantzuteko gure enpresek negozio aukera berriak identifikatu eta definitu behar dituzte. Jardunaldi honetan Mondragon Unibertsitateko adituek prozesu hauen gakoak azalduko dizkigute.

 

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.