Dolmenen Ibilbidea iganderako, azaroak 11

2012-11-08 Iruzkinik ez

Igandean, azaroak 11, Dolmenen Ibilbidea egiteko aukera eskainiko da. Bisitariak artzain kulturaren aztarnak ezagutuko ditu ibilbidean barrena, Karakate-Irukurutzeta mendilerroan. Trikuharri eta tumulu multzo baliotsua ikusteaz gainera, bertako produktuak dastatzeko aukera eskainiko zaie parte-hartzaileei.

Ibilbidea oinez egingo da, gida-interprete baten azalpenek lagunduta. Aipatzekoa da, ibilbidea haurrek egiteko modukoa dela. Gainera, jolas dibertigarri batean parte hartzeko aukera eskainiko zaie, irteera erakargarriagoa egiteko.

Irteera goizeko 10:00etan izango da, Karakateko parkingetik, eta ibilbideak 4 orduko iraupena izango du, gutxi gorabehera. 

Debegesa Garapen Agentzia eta Debanatura Elkartearen ekimenez, “Arbasoen Deia” bisita programaren helburua eskualdeko herritarrei zein bisitariei Debabarreneko historia eta kultur ondarea ezagutzera ematea da, Debabarreneko eskualdearen iraganean eta tradizioetan sakonduz.

Erreserbak aldez aurretik egitea komeni da, 943 19 11 72 / 695 78 36 56 telefonoetara deituz edo debanatura@hotmail.com helbidera idatziz. Informazio gehiago: www.debabarrenaturismo.com web orrian.