EAEko Birgaitzeko Hirigintza Elkarteek Eibarko J.A. Mogel auzoa bisitatu dute
Energia Jasangarriaren Europako Astea dela eta, ‘My Smart City District’ egitasmoaren barruan dauden proiektu europarrek -horien artean, Eibarko Mogel auzoa birgaitzeko proiektu integrala– Ate Irekien Jardunaldiak antolatu dituzte – #EUSEW15 –, hiri adimentsu edo “smart city” arloko esperientziak eta hiri ezberdinetako auzoetan garatu diren energia eraginkortasunerako proiektuak ezagutzera eman asmoz.
‘My Smart City District’ egitasmoak Europako hainbat programa biltzen ditu, horien artean, ‘ZenN. Nearly Zero Energy Neighborhoods’ deritzona, Grenoble (Frantzia), Malmo (Suedia), Oslo (Norvegia) eta Eibarren burutzen ari diren aktuazioak jasotzen dituena, hain zuzen ere.
Europar ekimen honen baitan, EAEko Birgaitzeko Hirigintza Elkarteetako ordezkari talde batek J.A. Mogel auzora bisita egin dute gaur, Esther Zarrabeitia Debegesako Hirigintza eta Birgaitze saileko arduradunak lagunduta. Bisitaren ostean, Jubilatuen Ipuruako egoitzan elkartu dira, Mogel auzoan burutu den birgaitze proiektuari buruzko ikus-entzunezkoa ikusteko.
Bisitan parte hartu dute Bidebi, Surbisa, Oarsoaldea, Suradesa, Surposa eta Basauri eta Errenteriako Udaletako teknikariek. ‘ZenN’ proiektu europarreko koordinatzailea ere,Tecnaliako Francisco Rodriguez, bertan izan da.