Eibarko Udalak ‘Esperientzia +45’ programan izena emateko epea zabaldu du
Eibarko Udalak, Enplegu Planaren barruan, Esperientzia +45 izeneko programaren izen-emate epea zabaldu du. Eibarren erroldatutako 45 urtetik gora duten eta gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten pertsonei zuzendutako proiektua da; pertsona horiek formakuntza izan dezakete edo ez.
Eskaerak Pegoran aurkeztuko dira urriaren 15etik 25era bitarte (biak barne). Aurkeztu behar diren dokumentuak hauek dira:
- Parte hartzeko eskaera: gutxienez 5 urteko lan-esperientzia duten pertsonak birbideratzeko eta berkokatzeko proiektua (Esperientzia +45) deritzon eskaera orria beteta.
- Eskatzailearen NANaren edo horrek baliokidea den beste dokumenturen baten fotokopia.
- Lan Eskaeraren alta eta Berritze Dokumentuaren fotokopia (DARDE), eta izena emandako aldien ziurtagiria/txostena (Lanbidek emana).
- Lan bizitza.
- Curriculum vitae-a eguneratua.
Programaren iraupena 3 hilabetekoa izango da eta 2019ko urtarrilean amaitzea aurreikusten da. Debegesa Garapen Agentzian eskaniko da programa.
- Informazio gehiago, HEMEN