EKIMEN IRAUNKORREN LEHIAKETAK DAGOENEKO BADITU IRABAZLEAK

2008-11-24 Iruzkinik ez

Debabarreneko zortzi Udalek eta Debegesak osatutako epaimahaiak ekimen iraunkorren lehiaketako irabazleak hautatu ditu. Lehiaketara 15 proposamen aurkeztu dira. Erabakia hartzea uste baino gehiago atzeratu da proposamenak aurkezteko epea luzatzeagatik.

 

Lehendabiziko saria Itziar Sapsootham-entzat izan da; bigarrena, berriz, Iñigo Izagirrerentzat. Biak Eibarkoak dira. Hona hemen proposamen irabazleak:

 

Lehen saria: Eta zuk zer erosten duzu?

 

Ekimen honen helburua da hiritarrei erosketa-ohituren inguruko kontzientzia piztea eta erosketak egiteko prestakuntza eskaintzea; baita, tokiko produktuen erosketa sustatzea ere. Horretarako, irabazleak sentsibilizazio-kanpaina proposatu du, jardueraren eta garapenaren azalpen eta guzti.

 

Bigarren saria: Energia aurreztea erraza da

 

Iñigo Izagirrek proposatutako proiektuan modu erraz eta eraginkorrean energia aurreztera eta argi kutsadura gutxiago sortzera bideratutako jarduerak biltzen dira.  Ekimen honen xedea da kontsumo-ohiturak aldatzea bultzatzea; halaber, herri administrazioaren erantzukizuna eta eredutasuna azpimarratzen ditu. Besteak beste, eraikin publiko berezien fatxadako argietan energia aurreztea proposatzen du edota foku-kopuruen intentsitatea erdira jaistea, e.a.

 

Aurkeztutako proposamenen kalitatea eta barietatea azpimarratu behar dira. Jarraian agertuko dizkizuegu lehiaketara aurkeztutako ekimenak laburbilduta:

 

Txakurren jabeak beren txakurren kakak biltzera bultzatzea. Txakurren ADN jasotzeko erregistroa egitea, gure inguruan aurkitzen ditugun kaken errudunak identifikatze eta zigortze aldera.

 

Ingurumenarekin eta poltsikoarekin eroapen eskuzabala egitea.

Informatzeko eta kontzientziatzeko kanpaina egitea CO2 emisioak murrizteak duen garrantziaren inguruan eta eroapen eraginkorrari buruzko ikastaroak antolatzea.

 

Pasabidea eraikitzea danborraren eta Mutrikuko dike berriaren artean.

Ideia da paisaia aldetik balio handia duen eremu horri jolaserako eta kirolerako funtzio anitzeko erabilera ematea. Zurezko pasabideak kaiaren funtzioa egingo luke oinezkoek eta txirrindulariek erabiltzeko. Aldi berean, merkantziak hustu behar ez dituzten ontziak atrakatzeko balioko luke. Halaber, solarium gisa erabil daiteke, uretara jaisteko eskailera eta guzti.

 

Bainu-etxea eraikitzea portuko dikean.

Mutrikuk antzina zuen elementu historikoa berreskuratzea. Ekimen honen asmoa da ikusmen-inpaktua murriztea, turismoa sustatzea eta udalerriko bizi-kalitatea gehitzea.  

 

Bidegorria sortzea Eibarren.

Ekimen honetan proposatzen da Bidegorria sortzea udalerrian orain dauden eta etorkizunean sortuko diren azpiegiturak aprobetxatuta. Bidegorria kokatuko litzateke lehendik dagoen (Amaña zona) eta sortuko den pasealekuan. Udalerria izkina batetik bestera zeharkatuko luke, trenbidearen ibilbidean.

 

Nora goaz gaur?

Kontua da bizikletak alokatzeko plana diseinatzea, ibilgailu pribatua gutxiago erabiltzeko asmoarekin.

 

Aparkatu autoa.

Industrialdeak eta udalerriak konektatzea proposatzen du bizikletak eta SEGWAY erabiltzeko egokitutako bideekin.   

 

Eskoletako ibilbideak gainbegiratzea.

Ideia da ikasleak ibiltzeko ibilbideak egitea. Horretarako, ikasleek, gurasoek, borondatezkoek, langabeek eta hasiera batean Udaltzaingoak ibilbide horiek ondo gainbegiratu beharko lituzkete, ikasleek eskolara zaintzailerik gabe eta oinez joan ahal izate aldera, inolako arriskurik gabe.

 

Zaborretara? Hori bai ezetz.

8-15 urte arteko ikasleak sentsibilizatzeko proiektua da. Kanpainaren asmoa da tailerrak antolatzea objektuak zabor gisa hartu aurretik berriz erabiltzen erakusteko.

 

Telazko poltsak.

Eskualdeko denda eta merkatarien elkarteen lankidetzarekin, telazko poltsak hiritarren eskura jartzea, eguneroko erosketak (ogia, arrautzak,…) egiterakoan plastikozkoen ordez erabiltzeko.

 

Olioa berriz erabiltzea.

Erabilitako olioa berriz erabiltzea traktoreentzat.

 

Gure eskualdea ezagutzen.

Debabarrenako eskualdean interpretazio-zentroa sortzea. Zentro horretan gure eskualdeko baliabide naturalak aurkeztuko lirateke.

 

Natura ingurunea.  

Txikienak natura ingurunearekin lotze aldera, irteera batzuk proposatzen dira (udalerrika egin daitezke, eskaeraren arabera), erraz joateko moduko zuhaiztietan habiak jartzeko asmoarekin.

 

Oraingoa lehiaketaren lehen edizioa izan da, eta, proposamenak aztertu eta gero, epaimahaia osatu duten erakundeen ustez, mota horretako lehiaketak egiten jarraitu behar litzateke Debabarrenarentzat interesgarriak izan daitezkeen ekimen iraunkorrak biltzearren.