Ekintzaileei laguntzeko 2016ko diru-laguntzen deialdia
DEIALDIAREN XEDEA.-
Enpresa-proiektuen sustatzaileei 2016an eman beharreko diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea, hiru laguntza-lerroren bitartez:
a) Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak.
b) Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak.
c) Enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak.
BALDINTZAK.-
Alta emanda egotea EJZn (enpresaburua, norbanako profesionala edo ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila, hala badagokio) eta langile autonomoen araubide berezian edo, norberaren konturako langile gisa, kasu bakoitzean Gizarte Segurantzan dagokionean, edo nahitaezko mutualitate profesionalean, 2015eko abuztuaren 28tik deialdi hau EHAAn argitaratzen den datara arteko aldian.
DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA.-
Kapitulu honetan araututako laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.
Zenbateko hori % 15 handituko da baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, eskaera aurkezteko unean. Horrez gain, beste % 15eko igoera izango du baldin eta sustatzailea emakumezkoa bada.
Informazio gehiago: