Ekintzaileei zuzendutako prestakuntza egitarau zabala apirilean Elgoibarren

2015-03-24 Iruzkinik ez

Aurten ere Debegesa garapen agentziak ekintzaileei zuzendutako prestakuntza egitarau zabala antolatu du “Ekiten lagundu” egitasmoaren baitan. Eskualdeko ekintzaile zein etorkizuneko profesionalei gaitasun eta trebetasun berriak eskuratzeko aukera ematea du helburu Debabarreneko garapen agentziaren egitasmo honek.

Egitaraua urte osoan zehar luzatuko da, baina apirilean Elgoibarren, Kultur Etxean, egingo dira saioak, Debegesaren eta Elgoibarko Udalaren elkarlanari esker.

Honela, apirilaren 13an hasita, hilabetean zehar, 8 tailer desberdin eskainiko dira, goizez. Hartzaileari dagokionez, negozio-ideia bat dutenei, negozioa zabaldu berri dutenei edota euren enpresa sendotzeko laguntza behar dutenei zuzenduta daude tailerrak.

Parte-hartzaileek hainbat gai jorratzeko aukera izango dute: negozio-ideia nola landu, enpresa bat sortzeko aukera desberdinak (frankiziak, eskualdatzeak…), finantzazioa eta errentagarritasuna, fiskalitate betebeharrak, marketing plana, etabar. Finean, ekintzaileei ezagutza eta erreminta berriak eskura jartzea du helburu egitarau zabal honek.

Saio hauek guztiak doakoak dira eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz. Dohainik izango dira.


Asteartero “Autoenplegu tailerra” Debegesan

Debegesako Enpresa proiektu berrien sustapenerako zerbitzuak doako aholkularitza eta informazioa eskaintzen die enpresa bat abian jarri nahi duten herritarrei.

Horrez gainera, astero, asteartetan, 11:00etatik 12:00etara, “Autoenplegu tailerra” eskaintzen du dohainik Debegesa garapen agentziak, idea bat aurrera eraman edo negozio bat martxan jartzeko asmoa dutenentzat. Saio honetan negozio-ideia abian jartzeko eman beharreko urratsak zeintzuk diren azaltzen zaie parte-hartzaileei eta izan ditzaketen laguntzen berri ematen zaie.

Bai edozein kontsulta egiteko bai aurrez txanda hartzeko bideak hauexek dira: