Ekintzailetza sustatzeko diru-laguntzak Debabarrenean

2014-10-02 Iruzkinik ez

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileei zuzendutako bi diru-laguntza deialdi egin ditu, batetik, enpresa-proiektu berriak bultzatzeko; eta bestetik, ekintzaile potentzialei laguntza emateko, enpresa-ideia bat garatzeko denbora osoz lan egin dezaten. 

Debabarreneko eskualdean Debegesa arduratuko da diru-laguntza horiek emateaz, Lanbideren erakunde kolaboratzailea den aldetik, eta aholkularitza eta beharrezko duten laguntza eskainiko die ekintzaileei. Informazio gehiago hemen.

Eskaerak egiteko epea urriaren 3an hasi eta urriaren 9an amaituko da, 8:30etik 15:30era (larunbata eta igandea itxita). Proiektuen aukeraketa eskaerak iristen diren ordenaren arabera egingo da, beti ere programak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte eta aurrekontu-kreditua agortu arte.