Ekintzailetza sustatzeko “EIBAR EKINEAN” tailerra eskainiko du Debegesak abenduan

2013-11-26 Iruzkinik ez

Eibarko Udalak eta Debegesak elkarlanean antolatuta, datorren abenduaren 2an hasita tailer bat burutuko da Eibarren, gaitasun ekintzailea duen herritar orori zuzenduta, langabezian egon ala ez.

‘EIBAR EKINEAN’ izenburupean, egitasmo honekin autoenplegua sustatu nahi da Eibarren. Ekimena jarrera edota gaitasun ekintzailea duen orori dago zuzenduta eta ez da beharrezkoa aurrez negozio ideia bat definituta izatea.

Tailerra guztiz doakoa da eta abenduaren 2an, 4an, 9an, 11an, 16an eta 18an eskainiko da, 9:30etik 13:30era, Portalean. Tailerra Debegesako teknikariek emango dute.

Tailerrak helburu hauek ditu:

  • Langabeei zuzenduta, negozio ideia berriak eta lankidetzan oinarritutako enpresen sorrera sustatzea.
  • Eibarren martxan jartzeko negozio-ideiak aztertu.
  • Ekintzaile izateko oztopoak hautsi.
  • Partaideekin lankidetza/elkarlan izpiritua landu.
  • Bideragarritasun plan bat garatzen ikasi.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete 943 82 01 10 telefonora deituz (Vanesa Hortas), ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.