Ekoeraginkortasuna ardatz duen jardunaldia Debegesan

2011-04-29 Iruzkinik ez
  • Datorren
    ostiralean, maiatzak 6, burutuko da jardunaldia ‘Ostiralak Debegesan’
    ekimenaren baitan.
  • Debabarreneko
    Garapen Agentziak IHOBErekin elkarlanean antolatu du jardunaldia eta eskualdeko
    enpresei dago zuzenduta.
  • Interesa
    dutenek izena eman dezakete pymes@debegesa.com
    helbidra idatziz edo
    943 82
    01

    10

    telefonora deituz.

 

Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, berriro ekin dio ‘Ostiralak
Debegesan’ ekimenari Aste Santuko atsedenaldiaren ostean. Honela, datorren
ostiralerako, maiatzak 6, ekoeraginkortasunari buruzko jardunaldia antolatu du
“Ekoeraginkortasuna Enpresa Txiki eta Ertainetan. Laguntza tresnak”
izenburupean.

IHOBEko Enpresa eta Ingurumen Proiektuen
Koordinatzaile Ana Mezo izango da hizlaria eta ‘Ekoeraginkortasuna Euskal
Enpresan 2010-2014’
Programa aurkeztea izango du
helburu.

Era berean, jardunaldiaren asmoa
da enpresa txiki eta ertainen eskura Eusko Jaurlaritzak jartzen dituen tresnen
berri ematea, hala nola, diru-laguntzak, teknologia garbien Euskal Zerrenda
edota Industria Programa.

Ekoeraginkortasuna Euskal
Enpresan 2010-2014 Programaren helburu nagusia euskal
enpresa-egitura iraunkorragoa, berritzaileagoa eta eraginkorragoa egitea da. Horretarako,
ingurumen-aldagaiak erabiliko ditu produkzio-prozesuan, eta horri esker,
enpresek modu lehiakorragoan jardun ahal izango dute merkatuan.

Jardunaldia
IHOBE eta Debegesaren arteko elkarlan hitzarmenaren baita kokatzen da eta
Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:30etatik
11:30etara. Parte hartzea doakoa da.

Parte
hartzeko interesa dutenek izena eman dezakete 943 82 01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.