Ekoetiketen abantaila konpetitiboak hizketagai Debegesan
‘Ostiralak
Debegesan’ ekimenaren baitan eta eskualdeko enpresei zuzenduta, Debegesak IHOBErekin
batera ingurugiroarekiko errespetua agertzen duten marka ekologikoen gaineko jardunaldia
antolatu du datorren uztailaren 8rako.
Jardunaldia
produktu propioa garatzen duten enpresetako arduradunei eta teknikariei
zuzenduta dago.
“Zure produktua desberdintzeko etiketak eta tresnak ezagutu nahi
dituzu?” izenburupean, jardunaldia hiru ataletan banatuko da: batetik,
ingurumenaren ikuspegitik produktuaren bizitza zikloaz jardungo dira; bestetik,
ekodiseinuaren metodologiaz eta araudiaz arituko dira; eta azkenik, ekoetiketa
mota ezberdinak izango dituzte hizpide.
Ekoetiketak
enpresarentzat abantaila konpetitibo bikainak dira eta, gainera, kostuen
murrizketa dakarte.
Jardunaldia
Debegesaren egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik
13:00era. Parte hartzea doakoa da.
Parte
hartzeko interesa dutenek Debegesarekin
harremanetan jar daitezke izena emateko 943 82 01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.