Elektronika eta energia berriztagarrien arloari buruzko informazio ekitaldia batxilegorko ikaslei zuzenduta
Datorren
urtarrilaren 26an Eibarko Industria
Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak eta Armeria Eskolak, Debegesa
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartearekin batera, Elektronika
eta Energia Berriztagarrien arloari buruzko informazio ekitaldia burutuko dute.
Jardunaldia Zientzia eta Teknologia Batxilergoko ikasleei dago zuzenduta
eta 2011/2012 ikasturtean abian jarriko den heziketa eskaintza
berritzailea azaltzea izango du helburu, hala nola, Energia Berriztagarrien
Ingeniaritzako Gradua. Era berean, Industria Elektronikaren eta Automatikaren
Ingeniaritzako Graduari buruzko informazioa eskainiko zaie, baita Lanbide Heziketak
eskaintzen dituen pareko ikasketei buruzkoa ere.
Ekitaldian
zehar, bi sektoreetan diharduten entzute eta eskarmentu handiko profesionalen
eskutik, ikasleek elektronika eta energia
berriztagarrien mundua gertutik ikus ahal izango dute, baita ikasketa
hauek eskaintzen dizkien irteera profesional anitzak ezagutu ere, egun
merkatuan mota honetako profesionalen eskaera handia baitago.
Horrez gainera,
ikasleek eskola bien heziketa-eskaintza osoaren berri jasoko dute, bai
Ingeniaritza Gradukoa, bai Lanbide Heziketakoa.
Jardunaldia
goizeko 09:30etatik aurrera egingo da Eibarko
Ingeniaritza Eskolako egoitzan.
Hona hemen prestatu den egitarau zabala:
- 09:30-09:40 – Jardunaldiaren aurkezpena.
- 09:40-09:50 – Angel Franco, Eibarko Ingeniaritza Eskolako
Zuzendaria. Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaren eta
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduaren
Unibertsitate Heziketa.
- 09:50-10:00 – Jose Luis Novoa, Eibarko Armeria Eskolako
Zuzendaria. “Lanbide Heziketa Energia Berriztagarrien eta Elektronikaren
arloetan”.
- 10:00-10:20
– Tomas Iriondo, GAIAko Zuzendaria (Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta
Informazio Teknologietako Industrien Elkartea).
- 10:20-10:40
– Cristobal Villasante,
TEKNIKEReko Energia Berriztagarrien Unitateko Arduraduna. “Goraka ari diren
Energia Berriztagarriak”
- 10:40-11:00
– Jesus Mª
Iriondo, Microelectrónica Maser-eko
Zuzendari Orokorra. “Elektronika, aukerak eta estrategia”
- 11:00-12:00 – Eibarko Industria
Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolara bisita.