Elgoibarko Udalak Robotika Dibertigarriaren III. Feria antolatu du maiatzaren 26rako
Elgoibarko Udalak, sustapen ekonomikoa eta enplegua sailaren bitartez, Robotika Dibertigarriaren III. Feria antolatu du maiatzaren 26rako, udalerriko industria sektorea bultzatu eta eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako kualifikaziodun profesionalen alde egin nahi duen ekimena, alegia. Robotika Dibertigarria 7 eta 10 urteen arteko ikasleei zuzenduta dago eta Maalako parkean ospatuko da 11:00etatik 13:30era.
Elgoibarko Udalak aspalditik dabil udalerriko industri sektorea bultzatzeko lan egiten. Izan ere, argi dauka, bizilagun askoren ongizate ekonomikoa eta soziala, hemengo enpresa eta pertsonek sortzen duten aberastasunean oinarritzen dela. Zentzu horretan, Elgoibarko enpresek urte asko daramatzate maila teknologiko handiko proiektuen aldeko apustua egiten eta horretarako, eremu tekniko zein teknologikoetan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak behar dituzte. Beraz, beharrizan hau badagoela jakinda Elgoibarko Udalak udalerriko gazteekin txikitatik lan egiteko jarduerak bultzatzen ditu.
Aurreko urteetan bezala, jarduna bi tailerrez eta erakusketa batez osaturik egongo da, non urtean zehar Elgoibarko tailer teknologikoetan parte hartu duten ikasleen lanak erakutsiko diren. Tailerrei dagokionez, gazteek programazioarekin eta robotikarekin, lotutako proiektuak burutuko dituzte modu dibertigarrian eta jolas-giroan.
7-8 urteko umeentzat bi tailer antolatu dira. Batean, KODU Game Lab tresna erabilita, bertako pertsonaiei eta mugimenduei esker, euren mundua diseinatzen ikasiko dute eta bestean, LEGO WEDO 2.0 aplikazioarekin lehenengo robota munta eta programatuko dute, honen funtzionaltasuna hobetzeko irudimena erabiliz.
9-10 urteko gazteek, aldiz, Scratch bidez gailu elektrikoak programatuko dituzte sentsoreak dituen garatutako programa baten bidez eta MAKEBLOCK robota muntatu eta marra jarraitzeko eta oztopoak saihesteko sistema bat programatzen ikasiko dute Arduinon eta Scratchen oinarritutako programaren bidez.
Ekintza berria “Bizi zientzia, bizi teknologia!”
Aurten, berritasun gisa, ekintza berri bat antolatu da “Bizi zientzia, bizi teknologia!” lelopean zeinetan bereziki 10 eta 14 urteen arteko gazteek tailer teknologikoak eta zientzia esperimentuak egiteko aukera izango duten ikertzaile profesionalen laguntzaz.
Ekintza berri hau, Elhuyar Fundazioak sustatutako proiektu berri baten barruan kokatzen da, zeinaren bitartez, Euskal Herriko gazteentzako ikerketa zentro sare bat sortuko den. Ildo horretan, Elgoibarko Udala proiektuarekin bat egin nahi, udalerrian inbestigazio zentro bat sortuz.
Horretarako, bi entitateak elkarlanean ari dira, seguraski, uda ondoren formalizatuko den hitzarmen bat lantzeko xedez. Proiektua zientzia, teknologia, ekintzailetza eta sorkuntzaren aldeko interesa eta motibazioa sortzea helburu duen ikerketa zentro bat sortzean datza. Horrela, gazteek tailerretan parte hartu eta proiektuak abiarazi ahal izango dituzte, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art y Mathematics) esparruko emakume profesional eta mentoreen laguntzarekin, euren gaitasunak eta ahalduntzea garatuz.
III. Feria honetako ekintza guztiak doakoak izango dira eta talde bakoitzean, gehienez, 8 ikaslek hartu dezakete parte. Interesatuek, maiatzaren 25a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako, ondoko helbidean dagoen inprimakia bete beharko dute: https://bit.do/robotikadibertigarria
- Informazio gehiagorako: 943 74 10 50 miriam@elgoibar.eus