Elgoibarren enpresa berrien sorrera eta barne-ekintzailetza bultzatzeko diru-laguntza programa
Diru-laguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.
— Ostalaritzan izan ezik, edozein jarduera ekonomikoren baitan, enpresaren bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak laguntza hauen onuradunak izango dira, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
Langabezian dauden pertsonak: Pertsona fisikoak badira, langabezian egon beharko dira. Ekintzaileak pertsona bat baino gehiago badira, gutxienez horietako bat langabezian egon beharko da.
Enpresak: Enpresaren batek sustatzen baldin badu, proiektu berrian, gutxienez, lanpostu zuzen bat sortu beharko da, hain zuzen ere, enplegu garbiaren sorrera eragingo duena.
— Bideragarritasun plana eginda izatea, DEBEGESArekin elkarlanean, edota udal teknikariek, DEBEGESArekin elkarlanean, plana ontzat ematea.
— Jarduera ekonomikoen gaineko zerga eta Gizarte Segurantzari dagokion erregimenean eman beharreko alta Elgoibarko udalerrian ematea.
— Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren hasierako alta indarrean dagoen urtean ematea, 2016ko urtarrilaren 1a eta 2016ko azaroaren 30a bitartean.
— Lantokia Elgoibarko udalerrian egotea eta baita enpresaren egoitza sozial eta fiskala ere.
— Partaidetza publikoa nagusi duten enpresak. Sozietate Publikoak, zuzenbide publikoko entitateak, fundazioak eta irabazi xederik gabeko elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren gizarteratze enpresen erregistroan inskribaturik dauden gizarteratze enpresak, betiere, enpresa berriak badira.
— Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta ematen denetik, gutxienez, 18 hilabetetan jarduera ekonomikoari eustea.
— Elgoibarko Hirigintza Sailari jarduera legeztatzeko baimena eta obrak egiteko baimena, edo dagokionean, aurretiazko komunikazioa eskatzea.
Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Laguntza-programa honetarako aurrekontua 15.000 €koa da.
Eskaerak non eta noiz aurkeztu.
Diru-laguntzetarako eskabideak eta haiei erantsitako dokumentazioa aurkezteko epea 2016ko azaroaren 30ean bukatuko da. Herritarren Arreta Bulegoan aurkeztu behar dira eskabideak (Santa Ana 2).
Informazio gehiago: