Elikadura iraunkorra aztergai Eskolako Agenda 21 egitasmoaren barruan
Badira 11 urte gure eskualdeko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen ari direla, gaztetxoen artean iraunkortasuna, lankidetza eta partaidetzaren balioak lantzeko asmoarekin.
Aurtengo ikasturtean (2013-2014), oro har, 28 ikastetxe ari dira parte hartzen, 7.000 ikasle baino gehiago, eta elikadura arduratsua eta jasangarria dute lanerako ardatz.
Honela, Debabarreneko hezkuntza komunitatea bestelako elikadura-eredu baten sustapenerako agente aktibo bilakatuko da: osasungarriagoa, errespetuzkoa, justua eta bidezkoa.