Email marketingari buruzko ikastarorako tokirik ez da geratzen

2015-09-08 Iruzkinik ez

Ostiralak Debegesan egitasmoaren baitan, Debegesa garapen agentziak eta Miramon Enpresa Digitalak ikastaroa antolatu dute “Email marketinaren funtsezko ezaugarriak” izenburupean.

Hitzordua irailaren 18an izango da, ostirala, goizeko 9:00etatik 13:00etara. Ikastaroak arrakasta handia izan du eta honezkero ez da tokirik geratzen. Izena eman dutenekin 2 talde osatu dira eta, honela, irailaren 25ean errepikatu egingo da, ordutegi berean.

Jardunaldia Iker Merchanek eskainiko du, komunikazioaren eta teknologia berrien aholkularia.