Emakumeen ahalduntzea bultzatzeko prestakuntza saioak egingo dira eskualdean

2011-10-11 Iruzkinik ez

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Emakumeen
eta Gizonen Berdintasunerako I. Planaren baitan, Debegesak hausnarketarako zein
emakumeen prestakuntzarako espazio berri bat eratu du, “Emakumeak Saretuz: Debabarrena
eskualdeko emakumeen lidergorako gunea” izenekoa.

 

Honela, 3 prestakuntza-saio burutuko dira urrian eta
azaroan, nagusiki politika, enpresa edota gizarte arloan erantzukizun postuetan
diharduten eskualdeko emakumeei zuzenduta. Saio hauetako bakoitzean gai bat
landuko da, uztartzea eta erantzunkidetasuna, emakumeen jabekuntza eta
jabekuntza soziala.

 

1.       
Genero-betaurrekoak baditugu?”. Hezkuntza ezberdina emakumeentzat eta
gizonentzat. Uztartzea eta erantzunkidetasuna.

2.       
Generoa kontuan hartzen duen lidergorako
zeintzuk dira behar diren erremintak?
”. Emakumeen jabekuntza. Jendaurrean hitz egiteko teknikak.

3.       
Emakumeen arteko sare sozialak, aldaketarako
beharrezko aliantza moduan
”. Jabekuntza soziala. Emakumeen artean aliantzak sortzea.

 

Hiru saioak eskualdeko lau herritan burutuko dira,
beti ere, eskualdeko emakume guztiengana iritsi nahirik:

 

–         
Mutriku: urriak 17, azaroak 7 eta 21.

–         
Deba: urriak 18, azaroak 8 eta 22.

–         
Elgoibar: urriak 19, azaroak 9 eta 23.

–         
Soraluze: urriak 20, azaroak 17 eta 24.

 

Saio guztiak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara
izango dira. Parte hartu nahi duten emakumeek izena eman behar dute ealonso@debegesa.com helbidera idatziz
edo 943 82 01 10 telefonora
deituz (Elena Alonso).