Energia berriztagarrien aldeko apustuan herritarrak protagonista
Proiektuak nagusiki honako hiru alor hauek izango ditu kontutan: berokuntza sistema, hozte-sistema eta ur-beroa. Alde batetik, elektrizitatea ekoizteko aukerak aztertuko dira. Hau da, ikerketa honek energia berriztagarriei dagokionez honako alorrak aztertuko ditu: eguzki energia, aire energia, biomasa eta geotermia. Bestetik, eraginkortasun energetikoa aztertuko da eta erabileraz gain, gasolio gordailuak, isolamendua, etab. ikertuko dira.
Uztailaren 9an, 18:00etan, Mallabiko Kultur Etxean bilera egingo du udalak, proiektu honen helburuak, baldintzak eta lan metodologia azaltzeko. Mallabiko herritar guztiak gonbidatuta daude bilera honetan partehartzera.
Proiektuan izena emateko epea irailaren 30erarte zabalik egongo da baina partaide kopurua 10era mugatuta dago. Beraz, animo eta eman izena lehenbailehen 943.82.01.10 telefono zenbakira deituz.
Proiektu horren harira, Mallabiko Udalak udal instalakuntzen azterketa egin du, Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez. Azterketa horretan ondokoak aztertu dira: batetik, instalakuntzen eraginkortasun energetikoa eta, bestetik, energia berriztagarriak ezartzeko aukerak. Hori dela eta, udara bitartean, Markina-Learreta ikastetxean eguzki plaka fotovoltaikoak ipiniko dira, horien bitartez energia elektrikoa ekoizteko.