Enplegu Berdea: Eraikinen Mantentze eta Kudeaketa Ekoeraginkorra

2013-01-23 Iruzkinik ez

Lanbidek bultzatutako Enplegu Berdea Programaren baitan, Debegesak prestakuntza eta praktikak eskainiko ditu urtarrilaren 31atik aurrera, kualifikazio maila altuko gazte langabeen enplegagarritasuna hobetzera zuzenduta,  “Eraikinen Mantentze eta Kudeaketa Ekoeraginkorra” izenburupean.

Egitasmoak prestakuntza teorikoa (160 ordu) eta enpresa, instituzio edo erakundeetan praktikak (450-650 ordu) hartzen ditu barne. 500 euroko ordaina jasoko dute parte hartzen dutenek. Praktikak 2013ko irailaren 30ean amaitzea aurreikusten da.

Interesa dutenek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Langabea izatea
  • Lanbiden altan egotea eta curriculuma eguneratuta izatea 
  • 35 urte baino gutxiago izatea
  • Prestakuntza: Ingenieria elektrikoa edota electronikoa, arkitektura teknikoa… 

Denera 20 lagunek parte hartu ahal izango dute egitasmoan.

Datorren urtarrilaren 31an emango zaio hasiera ikastaroari eta interesa dutenek Lanbideren bitartez eman behar dute izena urtarrilaren 25a baino lehen.

Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinantzatzen du ekimen hau, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.