Enpresa barnean prozesu komertzialen kudeaketari buruzko jardunaldia
Eutik
enpresarekin elkarlanean eta ‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren baitan,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak prozesu komertzialen kudeaketa
integralaren gaineko jardunaldia eskainiko du datorren ostiralean, martxoak 25.
Merkatal
kudeaketa zuzena burutzea oinarrizko tresna da egungo merkatuan enpresa batek
arrakasta izan dezan. Teknologia berriak lagungarriak dira bertako enpresak,
enpresa txiki eta ertainak gehienak, gero eta lehiakorragoak diren merkatuetan lehia
daitezen.
Bezeroekiko
harremanak kudeatzeko tresnek (CRM) eta prozesu bidezko kudeaketak bezeroen
egungo zein etorkizuneko beharrizanak aurreikusi, ezagutu eta asebete
ditzakete.
Debabarreneko enpresei zuzenduta, jardunaldia
Valora programaren baitan kokatzen da
eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadi 2007-2013
Programa Operatiboaren bitartez.
Saioa
Debegesaren
egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik aurrera
eta parte hartzea doakoa da.
Jardunaldietan
parte hartzeko interesa dutenek www.viernesdebegesa.com
webgunean eman dezakete izena, edota Debegesarekin harremanetan jarri daitezke 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.