Enpresa Digitalaren jardunaldia Debegesan “”Segurtasun juridikoa lainoan – Cloud Computing-aren alderdi juridikoak”

2013-03-11 Iruzkinik ez

Ostiralean, martxoak 15, Enpresa Digitalaren jardunaldia hartuko du Debegesak, “Segurtasun juridikoa lainoan – Cloud Computing-aren alderdi juridikoak” izenburupean.

Cloud computing edo lainoak negozioen gestioa eskaintzen die enpresei eta profesionalei, informazioa masiboki gordetzea ahalbidetzen baitute, online aplikazioen garapenarekin batera, telelana modu banatuan egitea ahalbidetzen dutenak, kokapen finko baten beharrik gabe. Halare, honek zalantzak sortzen ditu informazioaren konfidentzialtasunari eta osotasunari dagokionez, zerbitzuaren emailearen erantzukizunei buruz, etab., eta horiek kontuan hartu beharko dira “lainoan” modu seguruan ibili ahal izateko.  

Jardunaldia doakoa da eta Debegesaren egoitzan egingo da, Azitain industrialdean, 9:00etatik 11:00etara.

Interesa dutenek, izena eman dezakete on-line www.debegesa.com web orrian, 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuta dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.