[Enpresa] Eibarko Climathonera aurkezteko erronkak dituzten enpresen bila gabiltza

2021-09-14 Iruzkinik ez


Klima-aldaketara, trantsizio energetikora edo ekonomia zirkularrera egokitzeko estrategia iraunkorrak integratzera bideratutako proiektu berritzaile bat garatu nahi duen enpresa  bazara, 2021eko EIBARko CLIMATHOIAN parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, gazte-talde batek zuen enpresaren erronka landuko du, irtenbideak proposatzeko. 

Fitxa honetan jaso behar da erronka eta pymes@debegesa helbide elektronikora bidali irailaren 17a baino lehen. Bestalde, lotura honetan klimatoiaren informazio osagarria aurkituko duzu.

Gainera, Climathoia amaitu ondoren, interesa izanez gero, aurkeztutako emaitzak aurrera eramateko aukera desberdinak baloratuko dira.

EGITARAUA 

Urriak 15 

2021eko Eibarko Climathon programaren irekiera. Ekitaldi instituzionala eta enpresen erronken aurkezpen publikoa.

Urriak 16 eta 22

Taldeak erronketan lan egiteko bi lan-saio. Enpresaren ordezkari bat egotea aukerakoa izango da.

Urriak 23

Taldeek egindako lanaren aurkezpena. Aurrez aurrekoa eta streaming bidezko emanaldia. Programaren itxiera eta sari banaketa talde irabazleei.


Zer da Klimatoia? 

Klimatoia, asteburu osoko maratoi bat da, eta bertan, gure planetaren egoeraz arduratuta dauden pertsona gehiagorekin lan egiteko aukera izango duzu, klima aldaketaren aurrean irtenbideak aurkitzeko.

Aurten, hirugarren aldiz, “Eibarko Klimatoia 2021” ospatuko da. Aurreko edizioetan izandako esperientzia ona dela eta, ekimen honen garapenean sakontzera animatu da Eibarko Udala aurten ere.

Ekimen hau, CLIMATE-KIC.ORG plataformaren barruan antolatzen da, “Global Climathon Day”-ren antolatzailea. 113 hiri batzen dituen sarea da, klima aldaketaren kontra lan egiteko sorkuntza bateratuko maratoiak antolatzen dituena, ekintzaile, profesional eta ikasle gazteak inspiratuz eta konektatuz.