Enpresa txiki eta ertainentzat laguntza neurrien gaineko jardunaldia
Debegesak,
Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak, enpresa txiki eta ertainentzat
jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, martxoak 11, “Ostiralak
Debegesan” ekimenaren baitan.
“Enpresa txiki eta
ertainentzat laguntza neurriak” izenburupean, Debabarreneko enpresei zer
motatako laguntzak eska ditzaketen eta nola egin azaltzea du jardunaldiak helburu. Hiru esparru
landuko dituzte, hala nola, esparru komertziala, ekonomia eta finantza esparrua
eta lan esparrua.
Eremu komertzialari dagokionez,
‘Berankortasunaren aurkako Legea’ izango dute hizpide, eta enpresa txiki eta ertainentzat epe berriek
ekarritako onurak aztertuko dituzte. Ekonomia eta finantza esparruaren baitan,
berfinantziazioaren gaia jorratuko dute. Eta, amaitzeko, lan eremuari
dagokionez, Lan Erregulazio Espedienteetan (ERE) Gobernuak eskainitako laguntza
ezberdinak aztertuko dituzte.
Jardunaldia Debegesaren
egoitzan burutuko da, Eibarko Azitain Industrialdean, goizeko 09:00etatik
aurrera. Bi orduko iraupena izango du eta parte hartzea doakoa da.
Ekimena Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte
Funtsak %50ean finantzatua dago, Euskadi 2007-2013 Programa Operatiboaren
bitartez.
Jardunaldietan
parte hartzeko interesa dutenek, izena emateko aukera dago honako webgunean: www.viernesdebegesa.com, edo
bestela, Debegesarekin harremanetan jarri beharko dute 943 82
01 10
telefonora deituz edota pymes@debegesa.com
helbidera idatziz.