Enpresei Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan proiektuak bultzatzen laguntzeko programa abiatu du Debegesak

2022-11-10 Iruzkinik ez

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4.0 industria-eredutik abiatuta lurralde-garapenerako programaren esparruan 2021-2022ko deialdia zabaldu du Debegesak. Helburua eskualdeko lau enpresei laguntzea da digitalizazioa eta 4.0 industriaren garapena azkartuz eta bultzatuz.

Zerbitzua doakoa da eta konkretuki honako hauek dira eskaintzen diren zerbitzuak:

  • Enpresaren egoeraren analisia
  • Proiektuak identifikazioa eta lehenespena 
  • Proiektuak garapena
  • Hornitzaile/aliatu egokiak identifikazioa 
  • Proiektuen jarraipena
  • Laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzeko informazioa

Laguntza pertsonalizatu hori lantaldearekin egingo da 4-5 saiotan eta prozesuaren iraupena 3 hilabetekoa izatea aurreikusten da. Deialdia zabalik dago eta izena ematen duten lehenengo 4 enpresei eskainiko zaie aholkularitza.

Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko interesa duen enpresak pymes@debegesa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali dezala edota telefono bidez 943 82 01 10 zenbakira deituta.