Enpresei Industria 4.0 eta digitalizazio arloetan proiektuak bultzatzen laguntzeko programa abiatu du Debegesak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4.0 industria-eredutik abiatuta lurralde-garapenerako programaren esparruan 2021-2022ko deialdia zabaldu du Debegesak. Helburua eskualdeko lau enpresei laguntzea da digitalizazioa eta 4.0 industriaren garapena azkartuz eta bultzatuz.
Zerbitzua doakoa da eta konkretuki honako hauek dira eskaintzen diren zerbitzuak:
- Enpresaren egoeraren analisia
- Proiektuak identifikazioa eta lehenespena
- Proiektuak garapena
- Hornitzaile/aliatu egokiak identifikazioa
- Proiektuen jarraipena
- Laguntzak eta dirulaguntzak kudeatzeko informazioa
Laguntza pertsonalizatu hori lantaldearekin egingo da 4-5 saiotan eta prozesuaren iraupena 3 hilabetekoa izatea aurreikusten da. Deialdia zabalik dago eta izena ematen duten lehenengo 4 enpresei eskainiko zaie aholkularitza.
Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko interesa duen enpresak pymes@debegesa.eus helbide elektronikora mezu bat bidali dezala edota telefono bidez 943 82 01 10 zenbakira deituta.