Eraikinak birgaitzeko obretarako dirulaguntzen inguruko saio informatiboa ekainaren 11n Soraluzen
Eraikinak birgaitzeko obretarako auzokideen komunitateei zuzendutako dirulaguntzen inguruko saio informatiboa Udalaren eta Debegesaren eskutik, ekainaren 11n.
Soraluzeko Udalak, Debegesarekin batera, informazio saioa antolatu du, auzokide komunitateei zuzendutako birgaitze dirulaguntzen inguruan.
Jardunaldia ekainaren 11n izango da, arratsaldeko 18:30ean, Herri Antzokian. Debegesako lantaldea arduratuko da dirulaguntza bakoitzaren ezaugarriak eta baldintzak azaltzeaz; izan ere, Debabarreneko Birgaitzeko Hirigintza Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren erakunde laguntzailea da.
Herritarrei, eragileei eta eraikinak eta etxebizitzak zaharberritze prozesuan parte hartzen duten profesionalei (jabe-komunitateen administratzaileei, arkitektoei, eraikuntza-enpresei eta abarri) zuzenduta dago aurkezpena.
Kontsulta partikularrak Kalebarren 8an
Saio informatiboaren osteko egunetan auzokide komunitateak kontsulta partikularrak egin ahal izango dituzte Kalebarren 8ko udal bulegoan ondorengo ordutegian:
- Astelehen, eguazten eta barixakutan: 8:00 – 15:00
- Martitzen eta eguenetan: 8:00 – 11:00