Ermuko Toki Garapeneko Astearen IX. edizioa, maiatzaren 5etik 9ra
Ermuko Udaleko Toki Garapeneko Sailak udalerrian jarduera sozioekonomikoa bultzatu eta udalerrira ezagutza erakartzeko asmoz, jarduera sorta zabala antolatu du maiatzaren 5etik 9ra bitartean, Toki Garapeneko Astearen baitan. Aurten “Hiri eredu berri baterantz” titulupean, “Smart Cities” kontzeptuari helduko zaio. Toki Garapeneko Asteak 5 jardunaldi eskainiko ditu eta horietako bakoitzean kontzeptu honen aspektu bati helduko zaio. Toki Garapeneko Astea Izarra Centren gauzatuko da.
Maiatzaren 5ean, astelehenean, gardentasuna eta gobernu ona izango dira ardatz; maiatzaren 6an, asteartean, dibertsifikazio ekonomikoa eta pertsona nagusientzako, kronikoentzako eta menpekoentzako sostengu soluzioak izango dira hizpide. Maiatzaren 7a gazteriari eta zientziari zuzendutako eguna izango da. Osteguneko jardunaldian, hiri adimentsuen garapenean “hiritarren partaidetza”ren garrantziaz, hiria adminiztrazio-erakunde bezala aurkezten duen kontzeptua gainditzeko beharraz eta hiritarren garrantzia nabarmentzeko beharraz mintzatuko dia. Amaitzeko, “Goazen ekintzaileen istorioak kontatzera” titulupean, maiatzaren 9ko amaiera jardunaldiari ekingo diogu. Ermuko Udaletxeak eta Izarra Fundazioak Ermuan proiektuak, ideiak eta enpresak sustatzeko programak aurkeztuko dituzte. Juan Torres sarien banaketarekin amaituko da jardunaldia.
Jardunaldietan parte hartu nahi izanez gero, idatzi mjgarrido@udalermua.net posta elektronikora edo deitu 943 17 91 51 telefono zenbakira.
Kontsultatu EGITARAUA pdf formatuan.