Eskolako Agenda 2013-14 lehiaketak baditu irabazleak

2014-05-08 Iruzkinik ez

Elikadura ez da jolasa… ala bai?” lelopean, Debegesak 2013-14 ikasturtean lehiaketa berri bat abiatu du Debabarreneko lehen hezkuntza, DBH, batxilergoa eta lanbide heziketako ikasleei zuzenduta. Gazteen artean elikadura jasangarria sustatzea du helburu ekimenak, horixe baita, hain zuzen ere, Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan lantzen ari diren gaia.

Bi kategoriatan banatuta, adinaren arabera, eskualdeko ikastetxe ezberdinetako ikasleek taldeka parte hartu dute lehiaketan, elikadura jasangarria ardatz harturik komikiak edota gehienez 5 minutuko ikus-entzunezkoak bidaliz. Asko izan dira jaso ditugun proposamenak, sormen handiko lanak denak ere.

Irabazleak hauexek izan dira:

  • 1. kategoria (6-12 urte):

Juan Antonio Mogel Ikastetxeko 2. A gela (Eibar), “Azenarioa eta donutsaren lasterketa” lanarekin.

Azenarioa eta donutsa_Eskolako Agenda 21

San Lorenzo Ikastetxeko 6. maila (Ermua), “Amonaren dieta” lanarekin. 

Amonaren dieta_Eskolako Agenda 21  Sariduna San Lorenzo II

  • 2. kategoria (12 urtetik aurrera): Soraluze BHI ikastetxeko 4. maila, “Elikadura jasangarria ikastetxean” lanarekin.

 

Sariak

Lehenengo kategorian irabazle suertatu diren bi taldeek flyscheko itsaslabar ikusgarriak ezagutzeko aukera izango dute, Euskal Kostaldeko Geoparkean itsas-bidaia zoragarri bat egingo baitute. 

Bigarren kategoriako irabazleek surf ikastaro bat egingo dute YAKO Debako Surf Eskolaren eskutik.

Zorionak parte hartu duzuen guztioi!