Eskolako Agenda 21 Programaren baitan, ikasleek Eibar hobetzeko proposamenak aurkeztu dituzte Udalbatzarrean

2011-05-13 Iruzkinik ez
  • Urkizu, J.A. Mogel Ikastola, La
    Salle Isasi, AmaƱa, San Andres, Arrateko Andra Mari, Itzio, Mogel Isasi eta
    IES-UNI Eibar-Ermua ikastetxeetao ikasleak ordezkatuz, 100 ikasle inguru Eibarko
    Udalean izan ziren atzo. Bertan Udaleko zinegotziek egin zieten harrera.
  • Elikagai Banku bat sortzea, bidegorria
    egitea edota zabor mota desberdinentzako zakarrontziak ipintzea izan ziren
    aurkeztu dituzten proposamenetako batzuk.
  • Ekimen hau Debegesak sustatu du;
    eskualdeko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 programa aurrera eramateaz
    arduratzen da garapen agentzia.

 

Eskualdeko
garapen agentziak, Debegesak, urtez urte
koordinatzen duen Eskolako Agenda 21 programaren baitan, Eibarko 9
ikastetxeetako ikasleek kontsumo jasangarriaren gaia landu
dute ikasturtean zehar eta gai honen inguruan hainbat ekintza antolatu eta
burutu dituzte ikastetxean.

 

Ekintza
horietako bat, Eibarko egoera aztertzea izan da, arazoak identifikatuz eta
herria jasangarriagoa egingo dituen proposamenak formulatuz.

 

Udalbatzarra
goizeko 11:00etan hasi zen eta ikasleek Eibar jasangarriagoa egin asmoz 18
proposamen aurkeztu zizkieten udal ordezkariei.