Eskolako Agenda 21eko udalbatzarrak Debabarrenean
Aurtengo ikasturtean, pasa den urtean bezalaxe, elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia landu dute Debabarrena eskualdeko ikasleek Eskolako Agenda 21 programaren baitan. Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta, egitasmo hau aurrera eramateko Udalen, Ingurugelaren eta Debegesa Garapen Agentziaren laguntza izan dute ikastetxeek.
Urtean zehar elikadura jasangarri eta osasuntsuaren gaia lantzeko hainbat ekintza burutu dituzte ikastetxeetan. Besteak beste, kontsumo eta elikadura ohituren inguruko inkestak egin dituzte, ikastetxeko jantokietan sortzen diren hondakinak aztertu dituzte, erlearen eta elikaduraren arteko erlazioa landu dute erlezain batekin bilduz, hondakinen inguruko gogoeta egin dute, etabar.
Behin egoeraren diagnostikoa eginda, ikasleek udalbatzarretan aurkeztuko dituzte ateratako ondorioak, baita euren eskaera eta proposamenak ere, herri eta eskualde jasangarri bat eraikitze aldera. Halaber, aurten ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte euren elikadura ohiturak hobetzeko eta birziklatzea bermatzeko.
Udalbatzarren egutegia:
- EIBAR. Apirilak 30. 10:30ean.
- SORALUZE. Maiatzak 19. 9:00etan.
- DEBA. Maiatzak 22.
- ELGOIBAR. Maiatzak 28.
- ERMUA. Ekainak 4.
- MENDARO. Ekainak 5.