Eskualdeko gazteen artean STEM bokazioak sustatzea helburua duen egitasmoa jarri du martxan Debegesak
DEBEGESAk, Debabarreneko Garapen Agentziak, Debabarreneko eskualdean STEM edo ZTIM bokazioak (Zientzia teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) sustatzen laguntzeko egitasmoa martxan jarri du. Helburua eskualdeko enpresek etorkizuneko proiektuak gauzatu ahal izateko profil teknikoa duten pertsonak izatea ahalbidetzea.
Horen harira, gau r DBH 4. mailako Soraluze BHI eskolako ikasleak Danobat Group-en Soraluce enpresa bisitatzen egon dira. Bertan, enpresako egunerokotasuna ezagutzeko aukera izan dure. Gero eta eskola gehiago dira ekimenean parte hartzen dutenak, EIBAR BHI eta Mutrikuko institutuak, esaterako, hurrengo hilabeteetan irteerak egingo dituzte dira eskualdeko enpresak ezagutzeko.
Debegesatik Debabarreneko eskualdeko posizioa sendotzeko lanean jarraitu nahi dugu Debegesa barruti industrial gisa, etorkizuneko apustu teknologikoagatik ezaugarri bereizgarria duena