Estrategia Digitala eta Erremintak izenburupean jardunaldi berria enpresentzat

2019-06-10 Iruzkinik ez

Lantegi didaktiko honen helburua Estrategia Digital bat garatu eta martxan jartzearen abantailak ikustea da, era praktiko batean eta elikadura sektoreko adibideak aztertuz.

Hurrengo ekainaren 19an egingo da jardunaldia “Estrategia Digitala eta Erremintak” izenburupean Debegesa Garapen Agentziaren bulegoetan, Eibarren (Pol. Ind. Azitain 3 bis) 09:00etatik 13:00etara. Aipatu egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde orekako Departamentuaren laguntzari esker gauzatuko da.

Hizlariak Gorka Ariznabarrena Izkue eta Iñaki Osa Carbajal izango dira, Talka Marketing enpresakoak biak.

Non eta noiz

Izen-ematea

Izena emateko epea ekainaren  18an  amaituko da eta izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

Edozein argibiderako:

berrikuntza@debegesa.eus

943.820.110