Euroeskualdean sortzaileen mugikortasunerako programaren bigarren deialdia zabalik
Mugikortasun proiektu honen bidez, parte hartzaileek 2/3 egunetan topaguneak konpartitu, hitz egin, sareak eraiki, ideiak konektatu, sinergiak bilatu, eta ideia berrietan kooperatu ahalko dute.
Eusko Jaurlaritzako Aquitaine-Euskadi 2016 proiektuen deialdiko bigarren saioan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako mugikortasun programa honek gure kasuan 24 gazte (12 eskualde bakoitzeko) sortzaileen mugikortasuna ahalbidetuko du Euroeskualdean ekosistema sortzailea indartzeko asmoz.
Proiektu honetako bazkide dira, Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) DEBEGESA, Buruntzaldea-Beterri, Getxolan, Inguralde eta Oarsoaldea Garapen Agentzien bidez, Bitamine Faktoria (Nazioko nahiz nazioarteko diziplinarteko artisten proiektuak garatzeko mugaz gaindiko espazioa da, eta bertan berrikuntza, sormena eta esperimentazioa baloratzen dira), eta La Fábrica Pola (Bordelen kokatuta dago. Bertan hainbat ekoizpen polo biltzen dira, baita artisten eta kulturaren difusiorako guneak nahiz bizitza guneak ere).
Kultura eta Sormen Industriak (KSI)
Kultura eta Sormen Industriak (KSI) enplegu berriak sortzeko eta ekonomia sustatzeko sektorea da. Baita krisi garaian ere. Horretaz gain, lurraldearen identitatea indartzen laguntzen dute. Batez ere, tokiko eta eskualdeko eragileen artean estrategia bateratua existitzen baldin bada.
Aquitaine-Euskadi sormen mugikortasun proiektuarekin lortu nahi diren helburuak ondorengo hauek dira:
- Ezagutza, esperientziak edota proiektu interesgarriak konpartitu, eta gazteen gaitasunak hobetzea.
- Sentsibilizazioa mugaz bestaldeko lankidetza aukeren eta ezagutzaren inguruan.
- Kapital sozialaren areagotzea, eta lan sareak sortzea.
- Negozio aukera berriak identifikatzea.
- Lurraldeko eragile dinamizatzaileen arteko sinergia berriak sustatzea, eta baita Kultura eta Sormen Industria (KSI) arloan erreferente diren eragileekin ere.