Euskal Kostaldeko Geoparkea lehen aldiz Sevatur turismo azokan
- Gipuzkoako eskaintza turistikoaren baitan, Euskal Kostaldeko Geoparkeak presentzia izango du lehen aldiz Donostiako Sevatur Azokan (Turismoaren eta Aisiaren Nazioarteko Azoka).
- Datorren matxoaren 18tik 20ra bitartean Donostiako Kursaal Jauregian egingo da.
- Euskal Kostaldeko Geoparkeak haurrentzako Geologia Tailerra burutuko du bertan.
Euskal Kostaldeko Geoparkea Sevatur turismo azokan izango
da aurten lehen aldiz. Aurtengo edizioa martxoaren 18tik 20ra burutuko da Donostiako
Kursaal Jauregian, eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere eskaintza turistikoa
aurkeztuko du bertan zonaldeko turismo-jarduera dinamizatu eta sustatu asmoz.
Gipuzkoako stand-ean
kokaturik, Deba, Mutriku eta Zumaiako Udalek bultzaturiko proiektuak Geoparkearen inguruko erakargarritasunen berri emango die
bisitariei. Horretarako, eskuorri informatibo berria aurkeztu eta banatuko da bisitari
guztien artean.
Bestalde, haurrentzako Geologia Tailerra burutuko du
Euskal Kostaldeko Geoparkeak larunbat eta igandean. Jarduera honi esker, jolasean,
etxeko txikienek gure planetaren historian izan diren gertaera harrigarrienak
ezagutzeko aukera izango dute. Larunbatean tailerra bi aldiz burutuko da, goizeko
11:30etatik aurrera eta arratsaldeko 17:00tik aurrera. Igandean, berriz,
goizeko 11:30etatik aurrera eskainiko da jarduera.
Sevatur azoka
Sevatur guneak 7.000 metro karratuko azalera hartuko du eta aurreikuspenen
arabera, 18.000 bisitari inguru jasoko ditu aurten. Bisitariek estatuko zein nazioarteko
turismo, aisialdi eta kultur eskaintzaren berri izateko aukera bikaina izango
dute bertan.
Ohi bezala,
bestelako jarduerak ere antolatu dituzte, hala nola, haurrentzako eta
helduentzako tailerrak, esperimentu erakustaldiak eta produktu gastronomikoen
dastatzeak.
Azoka, ostiraletik igandera bitartean, goizeko
10.30etatik gaueko 20.30etara egongo da zabalik.