Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du

2011-05-23 Iruzkinik ez

 

Lehiaketan bi
kategoria  desberdintzen dira: Geoparkeko
Geologia batetik, eta Geoparkeko paisaia eta ondare kultura bestetik. Lehenengo
kategoria EAEko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo Ikastetxeetako ikasleei
zuzenduta dago eta bigarren kategorian, berriz, edonork parte har dezake.

 

Geoparkearen Geologia
kategorian, argazkien gaia Geoparkeari nortasuna ematen dioten bi elementuak
osatzen dute, kostaldean Flyscha eta barnealdean Karsta. Kategoria honetan,
batetik, alderdi zientifikoa eta dibulgatiboa baloratuko da eta bestetik,
alderdi estetiko edo artistikoa. Atal honetako epaimahaikideak UPV-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakasleak
dira.

 

Geoparkearen paisaia
eta ondare kulturalaren kategorian, lehiaketaren gaia Euskal Kostaldeko
Geoparkearen paisaia, ondare naturala (Flyscha eta Karsta, besteak beste) eta
ondare kulturala (jaiak, ohiturak, arkitektura…) dira. Argazkien alderdi
estetikoa edo artistikoa bakarrik baloratuko da kategoria honetan. Kasu
honetan, epaimahaia Geogarapen, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Kudeaketarako
Elkarteko kideek osatuko dute.

 

Lehiaketa abian da eta
argazkiak aurkezteko azken eguna ekainak 15 izango da. Oinarrien, sarien eta
epeen inguruko informazio guztia www.geoparkea.com
webgunean ikus daiteke.