Euskal Kostaldeko Geoparkeak Interpretazio Plana aurkeztu du
Planaren helburu nagusia erreminta bat eskura jartzea da, Geoparkearen interpretazioarekin zerikusia duten jardueren planifikazioa ahalbidetuko duena, jasangarritasun irizpideen araberakoa eta etorkizuneko mantenu kostuen arrazionalizazioan, jardueraren egokitasunean, erabilera turistiko arduratsuan, bertako herritarren erabilera egokian, ingurumenaren gaineko inpaktuaren kontrolean eta sortzen diren produktu edo zerbitzu interpretatiboen bideragarritasun ekonomikoan oinarrituz.
Interpretazio Planak Geooparkera hurbiltzen diren bisitariei zer kontatuko zaien, non eta nola, jasotzen du. Planak diskurtso bateratu bat proposatzen du geologia eta planetaren historia kulturarekin eta gizakiak geologia horri eman dion erabilerarekin uztartzen duena, Europako aurrehistoriako paisaia kultural bizia osatzen duena Geoparkean.
Diskurtso honetan oinarrituz, Interpretazio Planak hainbat jarduera aurreikusten ditu hiru udalerrietan, hala nola, egungo azpiegiturak hobetzeko lanak, azpiegitura berrien eraikuntza, Geoparkearen bisibilitatea hobetuko duen bide-seinalizazioa, ibilbide gidatuak eta Geoparkea hobeto ulertzea ahalbidetuko duten ikus-entzunezkoak edota koba bat museo bihurtzea.
Proiektu hauek guztiak fase ezberdinetan garatuko dira, Geoparkearen bilakaera garbi baten baitan, baliabideen disponibilitatearen arabera. Premiazko jarduerak izango dira burutuko diren lehenengoak, epe motzean, eta proposaturiko diskurtsoa martxoan hasiko den 2013ko bisita gidatuen programaren gidoian sartuko da pixkanaka.
Proiektu hau dinamizatu ahal izateko ezinbestekoa da gizarteak proiektu hau ezagutzea, oinarri soziala zabaltzea. Honela, Planak komunikazio, elkarrizketa eta partaidetza prozesu bat abian jartzea jasotzen du.