Eusko Jaurlaritzak antolatutako ‘Europa 2020rantz aurrera eginez. RIS3 Euskadi: Hiriko habitata eta eraikuntza iraunkorra’ jardunaldian parte hartu du Debegesak
Pasa den apirilaren 15ean Bilboko Deustuko Unibertsitatean Hiriko Habitataren eta Eraikuntza Iraunkorraren alorreko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren hedapenaren aurkezpen ekitaldia egin zen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatuta, Etxebizitza Zuzendaritzaren bitartez. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Angel Toña jauna, izan zuen buru ekitaldiak.
Bertan, Debegesako Hirigintza eta Birgaitze Saileko arduradunak, Esther Zarrabeitiak, hitzaldia eskaini zuen Eibarko Mogel auzoaren birgaitze integraleko proiektuaren gainean.
ZTBP-PCTI 2020k, espezializazio adimentsuan oinarritutako garapen estrategia definitzen du Euskadirentzat. Horretarako beharrezkoa da esfortzuak fokalizatzea eta gaitasun berriak sortzea ekonomiaren eta gizartearen ikuspegietatik itzulkin gehien lor daitekeen sailetan.