Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak 2018an enpresei eskainiko dizkieten laguntzen aurkezpena

2018-04-19 Iruzkinik ez

SPRI Taldeak eta Debegesa garapen agentziak eskualdeko enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI Taldeak 2018an eskainiko dituzten laguntza programak ezagutzera emateko.

Zehazki, arlo hauetako laguntza programak azalduko dira: Teknologia eta Berrikuntza, Ekintzailetza, Inbertsioak higiezinetan, Nazioartekotzea, Arrisku kapitala eta Azpiegiturak.

Jardunaldian parte hartuko duten hizlariak, Josu Ocariz, SPRIko Berrikuntza sailaren arduraduna eta Imanol Cuetara, SPRIko Ekintzailetza arloko arduraduna izango dira.

Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete on-line debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo  helbidera idatziz.


Finantzaketa alternatiboa industrian

Datorren maiatzaren 7an Debegesak beste jardunaldi bat hartuko du Debabarreneko enpresa industrialei zuzenduta, finantzaketa alternatiboko ereduei buruz. Jardunaldia, doan, 9:00etatik 11:00etara izango da.