Evernote aplikazioari buruzko ikastaroa, urriaren 24an Debegesan
Datorren ostiralean, urriak 24, Debabarreneko enpresa eta profesionalak teknologia berrietan trebatzeko ikastaroa hartuko du Debegesa Garapen Agentziak.
“Hobetu ezazu zure produktibitate pertsonala Evernote erabiliz” izenburupean, ikastaroa goizeko 9:00etatik 13:00era egingo da Debegesaren egoitzan, Eibarko Azitain industrialdean. Ikastaroa euren lan edota proiektuei buruzko informazioa planifikatzeko eta antolatzeko erreminta bat erabiltzeko beharra duten enpresa eta profesionalei zuzenduta dago.
Ikasleei Evernote erabiltzen irakastea izango du helburu saioak. Evernote aplikazioarekin informazioa modu errazean gorde eta kudeatu dezakegu eta eskura izango dugu une oro lainoan.
Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz. Baita www.euskadinnova.net atarian ere. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da.