Facebook sare sozialaren gaineko ikastaroa antolatu da irailak 22 eta 23rako

2011-09-14 Iruzkinik ez

 

‘Ostiralak Debegesan’ ekimenaren baitan, Debegesa garapen
agentziak Miramon Enpresa Digitalarekin batera, eskualdeko enpresa eta ekintzaileei zuzenduta
antolatu du Facebook sare soziala ardatz duen ikastaroa.

 

Ikastaroa 8 ordukoa da eta bi egunetan eskainiko da, irailaren
22an eta 23an, goizeko 9:00etatik 13:00etara, Debegesak Eibarren duen egoitzan.
Jardunaldian parte hartu nahi dutenek 35 euro ordaindu behar dute.

 

Zure bezeroekin harremanetan jarri Facebook bidez” izenburupean,
erreminta hau enpresaren eremuan nola erabili jakin nahi duten edozein alorreko
profesionalei zuzenduta dago jardunaldia. Izan ere, Facebook oso baliagarria
izan daiteke enpresa eta profesionalentzat euren lanak promozionatzeko eta
erabiltzaileekin harremanetan jartzeko. Profilak, orrialdeak edota taldeak nola
sortu ikasteaz gainera, parte hartzaileek kasu praktikoak ezagutuko dituzte,
baita adibide arrakastatsuak ere.

 

Izena emateko interesa dutenek Debegesarekin
harremanetan jar daitezke 943 82 01
10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz.