Facebook sare sozialari buruzko ikastaroa ‘Ostiralak Debegesan’

2012-09-07 Iruzkinik ez

Udako oporraldiaren ostean, ‘Ostiralak Debegesan’ egitasmoari ekingo dio berriz Debabarreneko garapen agentziak.

 

Euskadi+Innovaren eskutik, Facebook sare sozialari buruzko ikastaroa antolatu da, “Bezeroekin harremanetan jarri Facebook bidez” izenburupean. Enpresaren eremuan Facebook sare soziala nola erabili jakin nahi duten edozein alorreko profesionalei dago zuzenduta.

 

Facebook mundu osoan erabiltzaile gehien dituen sare sozialetako bat da eta enpresak eta profesionalak konturatu dira erreminta oso baliagarria izan daitekeela bezeroekin harremanetan jartzeko eta euren negozioak promozionatzeko.

 

Ikastaro honen helburua da sare sozial honek eskaintzen dituen aukerak aurkeztea eta aztertzea. Parte hartzaileek profilak, orrialdeak eta taldeak nola sortu ikasiko dute eta praktika on batzuk eta kasu arrakastatsuak ere ezagutuko dituzte.

 

Ikastaroa bi egunez emango da, irailak 20 eta 21, goizeko 9:00etatik 13:00etara. 35 euro ordaindu behar dira izena ematerakoan.

 

Jardunaldia Valora programaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatuak dago, Euskadiko 2007-2013 programa operatiboaren bitartez.

 

Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete 943 82 01 10 telefonora deituz edota pymes@debegesa.com helbidera idatziz. Baita www.euskadinnova.net atarian ere.