Fiskalitatea eta forma juridikoak aztertzeko ikastaroa Debegesan
Debegesak ikastaroa eskainiko du datorren asteazkenean, azaroak 28, fiskalitatea eta forma juridikoak gai hartuta. Debabarrenean sortu berri diren enpresei eta enpresa-jarduera berri bati ekin nahi dioten ekintzaileei zuzenduta dago.
“Fiskalitatea eta forma juridikoak” izenburupean, eta Ermuko Torrealday Aholkularitzaren eskutik, hainbat aspektu landuko dira ikastaroan. Batetik, enpresek har ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide, hauen ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. Honela, ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratzen, bai enpresa sortzerako orduan, bai urte batzuk igaro ostean. Bestetik, betebehar fiskalak aztertuko dituzte, batez ere, BEZ eta PFEZ zergei dagokienez.
Ikastaroa guztiz doakoa da eta Debegesak Eibarren duen egoitzan egingo da, azaroaren 28an, 15:00etatik 18:00etara. Izen-emateak: ekintzaile@debegesa.com.