Fiskalitatea eta forma juridikoen gaineko ikastaroa bihar Debegesan
Debabarreneko eskualdean sortu berri diren enpresei eta ekintzaileei laguntzeko apustuari jarraiki, Debegesak fiskalitatea eta forma juridikoen gaineko ikastaroa antolatu du biharko, martxoak 28.
“Fiskalitatea eta forma juridikoak” izenburupean, eta Ermuko Torrealday Aholkularitzaren eskutik, hainbat aspektu landuko dira ikastaroan. Batetik, enpresek har ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide, hauen ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. Honela, ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratzen, bai enpresa sortzerako orduan, bai urte batzuk igaro ostean. Bestetik, betebehar fiskalak aztertuko dira ikastaroan, batez ere, BEZ eta PFEZ zergei dagokienez.
Ikastaroa Debegesak Eibarren duen egoitzan burutuko da, 15:00etatik aurrera, eta hiru orduko iraupena izango du.