Fiskalitatea eta forma juridikoen gaineko ikastaroa Debegesan

2011-06-09 Iruzkinik ez

 

Debegesak,
Debabarrenako Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Debabarreneko eskualdean
ekintzailetasuna eta sortu berri diren enpresak laguntzeko apustuari jarraiki, fiskalitatea
eta forma juridikoen gaineko ikastaroa antolatu du datorren asteazkenerako, hilak
15, eskualdeko enpresa berriei zuzenduta.

 

“Fiskalitatea
eta forma juridikoak” izenburupean, eta Ermuko Torrealday Aholkularitzaren
eskutik, hainbat aspektu landuko dira ikastaroan. Batetik, enpresek har
ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide, hauen ezaugarriak,
abantailak eta eragozpenak. Honela, ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu
bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratzen, bai enpresa sortzerako orduan,
bai urte batzuk igaro ostean.

 

Bestetik,
obligazio fiskalak aztertuko dira ikastaroan, batez ere, BEZ eta PFEZ zergei
dagokienez.

 

Ikastaroa
Debegesak Eibarren duen egoitzan burutuko da, 15:00etatik aurrera, eta hiru
orduko iraupena izango du. Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute
943
82 01 10
telefonora deituz (Enpresa Berrikuntza Departamentua) edo ekintzaile@debegesa.com helbidera
idatziz.