Gipuzkoa Argitu programako tailerrak Deban eta Eibarren
Gipuzkoako Foru Aldundiak GIPUZKOA ARGITU programa jarri du abian, 2017an, 2018an eta 2019an Ingurumen Departamentuak garatuko duen ekintza plana. Helburua da argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean sustatzea, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikiei zuzendutako baliabideen bitartez. Eginkizun nagusia da eraginkortasun energetikoa, baita zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa ere.
Jakina da argindar kontsumo datuak ezagutzea (zenbat kontsumitu dugun edo noiz izan dugun kontsumo mailarik altuena) ezinbestekoa dela kontsumo hori murrizteko, aplikatzen zaigun tarifa egokitzeko eta kontratatuta dugun potentzia egokia den egiaztatzeko. Hori dela eta, Gipuzkoako hainbat herritan tailerrak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Deban eta Eibarren
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, Eibarko eta Debako Udalekin elkarlanean, herritarrei zuzendutako tailerrak eskainiko ditu abenduaren 11an eta 12an.
Deban, bi tailer egingo dira abenduaren 11an, astelehena. Lehendabizikoa, merkatariei zuzenduta, 15:45ean izango da;eta bigarren saioa, 17:30ean, herritarrentzat. Tailerrak Eguneko Zentroan egingo dira. Beharrezkoa da aurrez izena ematea, abenduaren 1a baino lehen: edurne@izadi21.eus epostara idatziz edo 628 532 303 telefonora deituz.
Eibarren, tailerrak abenduaren 12an egingo dira, asteartea, 10:00etan eta 18:30ean, Untzagako Jubilatuen Etxean. Tailerrak herritar guztiei zuzenduta daude. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea, abenduaren 5a baino lehen: edurne@izadi21.eus – 628 532 303 (9:00etatik 17:00etara)
- Informazio gehiago: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu